Presentación y breve historia
Aquí aparecería el texto traducido. Garai haietan, Zumaian aspalditik zegoen kezka zen herriko ikasleak kanpora joan behar izatea (Donostia, Zarautz, Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar eta abar) Ikasketa Ertainak gauzatzera. Udalak kezka honen oihartzuna jaso, eta irtenbidea eman nahian, hainbat ahalegin egin zituen Irakaskuntza Ertainetako Institutu Publiko bat herrian kokatu arte. 1983/84 ikasturtean martxan jarri zen LHko Institutu moduan, 5 irakasle eta 57 ikaslerekin. Institutuaren aitzindaritza jaso zuten irakasle, lankide, guraso eta ikasleek bi helburu garbi zituzten:
Eta bi ardatz horietan oinarritu dira bere bidean hartu dituen erabakiak. 1984/85 ikasturtean, Irakaskuntza Ertainen Erreformaren (IEE/REM) bidea hartu zuen; era horretan, ezin hobeto batu ziren Unibertsitatera nahiz Lanbide Heziketara bideraturiko Batxilergoak. Pausoka, erreforma honetan sarturik, 1987/1988 ikasturtean IEEko Bigarren Zikloa indarrean jarri zen (Industri Batxilergo Teknikoa eta Administraritza eta Gestio Batxilergoa), biak A eta D ereduan, betier bertan D eredurako behar ziren materialak euskaraz sortu edota euskarara egokituz. 1988/1989 ikasturtean IEEko bigarren zikloaren 2. ikasturtea burutu ondoren, Institutuko ikasleek Unibertsitaterako Sarbide Frogetan (Selektibitatea) parte hartu zuten. IEEko bi ziklo horiek finkatu ondoren, 1989/1990 ikasturtean Enpresen Administraritza III. Mailako Lanbide Modulu esperimentala jarri zen martxan. Bestalde, 1990/91 ikasturtean jarri zen abian ZIG gela, balorazio positiboaz. IEEk eskaintzen zuen bidearen eremu guztia Zumaiara egokitzeko, 1993/94 ikasturtean, esperimentalki abiarazi zen Sistema Automatiko eta Programagarriak izeneko III. Mailako Modulua. 1993/94 ikasturtean, HSAOL Batxilergoen esperimentazioan parte hartzea erabakitzen zen. 1993/94 ikasturte horretantxe, Zumaiako Herri Eskola sortzeko aurrenengo pauso eta eztabaidak izan ziren, 2 urtetik 19 urtera arteko kalitatzezko hezkuntza proiektua osatzeko asmoz. Proiektu horretan herrian DBH diseinatzeko lehendabiziko urratsak planteatu ziren. 1994/95 ikasturtean, Ikastetxean HSAOL batxilergoen 1. maila martxan jarri zen (Giza eta Gizarte Batxilergoa, Batxilergo Teknologikoa eta Batxilergo Zientifikoa). 1995/96 ikasturtean batxilergoen bidea osatu zen 2. maila jarrita. Une hartan Heziketa Ziklo berrietan sartzea planteatu zen, eta 1996/97 ikasturtean, Administraritza eta Finantza Goi Mailako Zikloa jarri zen martxan. 1996/1997 ikasturte horretan, DBH ezarri zen, 180 ikasle eta 13 irakasle berrirekin. Aldi berean, IEEko 1. mailan aniztasun talde bat sortu zen. Gaur egun 500 ikasle eta 60 irakasle inguru biltzen gara ikasturtero, DBH, Batxilergo eta Administraritza eta Finantza Goi Mailako Zikloan banatuta. |