Barne-araudia DBHn

Institututik irtetea

Eskola orduetan ikasleak ezin dira Institututik irten. Sendagilearengana edo beste zerbaitetara irten behar izanez gero, ikasleak etxetik gurasoek sinaturiko oharra ekarri beharko du, eta ohar hori dagokion irakasleari erakutsi. Honek baimena emango dio agiri ofizialean eta hutsegitea apuntatuko du. Ikastorduren bat galtzen badu, justifikantea ekarri beharko du gurasoek sinatuta, 7 eguneko epean, bestela falta justifikatugabea izango da.

 

Jolastorduak

Egunero duten jolastorduan DBH 1 eta 2ko ikasleak ezingo dira ikastetxearen eremutik irten. Tarte horietan debekaturik izango dute ikastetxe-egoitzara sartzea. Komunera joateko irten eta sartzeko uneak aprobetxatuko dira. Gurasoen baimena duten DBH 3. eta 4. mailako ikasleak patiotik irten daitezke.

 

Erretzea debekatuta

Ikasleek debekatua dute erretzea ikastetxeko eremu osoan.

 

Telefono mugikorra, MP3ak eta antzeko tresnak

Gogoan izan ikasleek sakelako telefonoak eta bestelako soinu edo irudi ekoizle edo grabatzaileak itzalita eta gordeta eraman behar dituztela, beraz, debekatuta dute ikastetxearen barruan erabiltzea. Gelan edo pasilloan erabiliz gero, irakasleak gailua jasoko du, Zuzendaritzan utzi eta eguna bukatzerakoan bueltatuko zaio.

Bigarren aldi batean erabiliz gero tresna kendu eta Zuzendaritzan utzi ondoren, ikasleak bere familiako arduradun batekin joan beharko du hau berreskuratzeko.

 

Instalazioen erabilera

Ikasleek erabiltzen dituzten instalazioak, mahaiak, aulkiak etab. beti mantendu beharko dituzte ordenatuta eta garbiak. Ikastetxeko eremuan zikintzea edo apurketaren bat gertatzen denean, erantzulea nor den jakinez gero, berak hartuko du bere gain; eta nork egin duen azaltzen ez denean, berriz, gelako partaide guztien artean ordaindu edo garbituko dute.

 

Kartelak edo propaganda dagokien lekuetan bakarrik jarriko dira.

 

Puntualitatea eta hutsegiteak

1.      Edozein puntualitate falta kontuan hartuko da, eta 5. atzerapenetik aurrera JUSTIFIKATU GABEko ez-etortze bihurtuko da.

2.      Edozein atzerapen edo ez-etortze zazpi eguneko epean justifikatu beharko dute gurasoek; epe hori pasa ondoren JUSTIFIKATU GABEko ez-etortze bihurtuko da

3.      JUSTIFIKATU GABEko hutsegiteak pilatzen badira, tutorea gurasoekin harremanetan jarriko da.

 

Jarrera faltak

Ikasle guztiek bai irakasleekin bai ikaskideekin behar den errespetua izango dute. Edozein JOKABIDE DESEGOKIren aurrean, irakasleak gurasoei jakinaraziko die telefonoz eta idatziz egun berean. Idatzizko oharra ikastetxera itzuli beharko da, sinatua eta hurrengo egunean dagokion tutoreari emango dio. Hiru jokabide desegoki, bizikidetzaren aurkako jokabide bat da. Ikasleren batek BIZIKIDETZAREN AURKAKO JOKABIDEren bat izanez gero, zuzendaritzara jo beharko du irakaslearekin batera. Inprimaki orria bete ondoren, zuzendaritzak erabakiko du ikasleak gelara itzuli behar duen ala ez, eta, gurasoekin hitz egin ondoren, zein beste neurri hartuko den.