Hizkuntza Indartzeko Programa
Lurralde ezberdinetatik iritsi berriak diren ikasleen hizkuntza beharrei erantzuna emateko eta euren integrazio prozesuan eta curriculumean sartzen laguntzeko ikastetxeak erabiltzen duen proiektuari deitzen diogu Hizkuntza Indartzeko Proiektua. Helburuak hauek dira: a) Euskal hezkuntza sistemara iritsi berriak diren ikasleei eskola eta gizartera, hau da, gure sistemara sartzeko bideak erraztea; lehenbailehen eta ahalik eta baldintza onenetan integratzea. b) Ikasle horiei berariazko laguntza eskaintzea, eta horretarako hizkuntza eta komunikazio gaitasunak euskaraz eskuratzeko laguntza izatea eta irakaskuntza/ikaskuntza prozesua curriculumak egokituz garatzea. |