
Aurreko asteazkenean formakuntza saio berri bat izan genuen "Herri Curriculumetik Euskal Curriculumera" proiektuaren barnean. Oraingoan gure ikastetxeko irakaslea den Mikel Fdez/Arroiabek Euskarazko Wikipediaren inguruan hitzegin zigun, zer den, dituen ezaugarriak, izan duen historia eta ikasleek euren herriaren eta Euskal Herriaren ezagutza garatzeko nola erabil daitekeen azaldu zigun.
Wikipediaren ondoren Txikipediarekin egiten ari garena ere erakutsi zigun.