Batxi 1: Errusiako Iraultza Txikipedian

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Historia ikasgaian Errusiako Iraultza aztertzen aritu dira eta Txikipedian 22 artikulu idaztera animatu dira. Hori lan bikaina egin dutena ikasleek eta Monika irakasleak.

Nikolas II.a, Vladimir Lenin, Iosif Stalin, Otsaileko Iraultza, Urriko Iraultza, Igande odoltsua, boltxebike eta mentxebikeak, Armada Gorria eta Zuria eta beste hainbat artikulu. Esperientzia polita izan da.

Txikipedia tailerraren emaitza

Aurten DBHko 2. mailan Txikipedia tailerra abiatu dugu. Aurrez astebeteko ekintzak egin izan genituen baina oraingoan ikasgai bihurtu dugu. Euskal Herriko aurreneko esperientzia da gainera.

11 ikaslek hartu dute parte eta lau hilabete eta erdian 81 artikulu idatzi dituzte, gehienak zientzia eta naturaren ingurukoak; landareak, animaliak, fosilak, mendiak, koloreak... Gustora gelditu gara denok egindako lanarekin eta lorturiko emaitzarekin.

Aste honetan talde berria hasi da Txikipedia tailerrean, gogotsu hasi ere.

Zumaiako Herri Eskolako abestia

 

Gaur eguerdian egin dugu Eskolako kantaren aurkezpena. Jon Maia, Malen Emezabal eta Intza Martin izan dira kantua egin dutenak Pello Gorrotxategi guztia koordinatzen aritu dela. Herri Eskolako eta Institutuko zuzendaritza taldeak, guraso elkarteak, udaletxeko ordezkaria eta komunikabideak ere izan dira bertan.

2020-2021 ikasturteko matrikulazioa

DBH 1eko ikasleen narrazioak

 

DBH1eko ikasleek narrazioa landu dute eta hementxe ditugu euren emaitzen adibideak.