Entradas con etiqueta dbh 2 .

DBH 2. mailako ikasleak Gida Turistiko lanetan

 

Amaia Bilbao irakaslea Zumaiakoa ez denez ikasleak Gida Turistiko bihurtu ditu. Oinez zein bizikletaz, Zumaiako txoko deigarri zein eraikin berezi, eliza, etab. ikusteko ibilbidea antolatzeaz gain, hauen historia eta bitxikeriak ere kontatu dizkiote!!!

"Benetan herri ederra daukazue - dio Amaiak - Orain badakit zeozer gehiago zuen herri polit honi buruz. Eskerrik asko!"

Argazki safaria Zumaian Wikipediarako

Txikipedia tailerreko ikasleok "Argazki safaria" egin dugu gaur Zumaian. Euskarazko Wikipedian herriari buruz dauden artikuluetan argazkia falta dutenak identifikatu ditugu eta bi ordu inguruko ibilaldian argazki ugari atera ditugu. Hurrengo egunetan Wikimediara igo eta artikuluetan txertatuko ditugu.

Onda Vasca irratian gure Txikipedia proiektua

Gaur Onda Vasca irratiak zuzeneko konexioa egin du Zumaiako Institutuarekin. Txikipedia klasera etorri zaizkigu eta orain arte egindakoa azaltzeko aukera izan dugu. Jule eta Jon ere animatu dira hitzegitera. Hemen duzue irratsaioaren esteka:

Euskarazko kalitatezko edukia eskura daukate gaztetxoek Txikipedian

HD kamerak ikasgela guztietan

Covid 19-a dela eta, askotan etxean konfinatuak ditugun ikasleei erantzun egokia emateko helburuarekin, ikastetxeak egin duen azken inbertsioa duzue hemen. Gela guztietako sabaietan HD kamerak instalatu ditugu. Orain, etxean daudenek streaming bidez gelako azalpenak zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.

Asko ziren arbeleko azalpenak kalitatez entzun eta ikustea ezinbestetzat jotzen zuten ikasleak. Hauei erantzun egokia eman nahian, hamaika froga eta aurrekontu egin ondoren, azkenik hemen ditugu HD kamerak.

Txikipedia tailerraren emaitza

Aurten DBHko 2. mailan Txikipedia tailerra abiatu dugu. Aurrez astebeteko ekintzak egin izan genituen baina oraingoan ikasgai bihurtu dugu. Euskal Herriko aurreneko esperientzia da gainera.

11 ikaslek hartu dute parte eta lau hilabete eta erdian 81 artikulu idatzi dituzte, gehienak zientzia eta naturaren ingurukoak; landareak, animaliak, fosilak, mendiak, koloreak... Gustora gelditu gara denok egindako lanarekin eta lorturiko emaitzarekin.

Aste honetan talde berria hasi da Txikipedia tailerrean, gogotsu hasi ere.

— 5 Elementos por página.
Mostrando el intervalo 1 - 5 de 20 resultados.