Txukun programa

Laneko ingurunea txukun edukitzeko denbora ematea, baliabideak erabiltzea edota bilerak egitea ez da, normalean, lehentasuneko kontua izaten; beharbada, kontu hori oinarrizkotzat eta begien bistakotzat jotzen delako.

Benetan behar duguna ez da gure lanpostua noizean behin garbitzea eta txukuntzea, aldian behin garbiketa orokor bat egitea alegia; ez, benetan egin behar duguna da laneko ingurune hori gure lankideekin eta ikasleekin partekatu.

Laneko ingurunea antolatuta, txukunduta eta garbi edukitzeak lana erraztuko digu. Eginkizun hori guztion diziplina eta ohituraz burutzeak, talde baten moduan jarduten eta lan egiten utziko digu. 5S metodologia erreza da eta aise aplika daiteke. Baina nabarmendu nahi da metodologia hori oso garrantzitsua dela, zentroen ibilera hobetzeko tresna gisa erabiltzea.

KONPROMEZUA eta PROZEDURA

Txukuntasuna gelan