Atzealdea

Badator Euskaraldia

 

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da aurten Euskaraldia, duela bi urte hasi zen euskararen aldeko ekimena. Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia euskararen erabilera handitzea da, herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta.

Aurten, berrikuntza moduan, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain erakundeek ere parte har dezakete ariguneen bitartez, eta Zumaiako Institutuak parte hartuko du erakunde moduan.