
Maiatzaren 11, 12 eta 16an DBH 1. mailako ikasleak Txingudin izan ziren hegaztiak ikusten. Plaiaundi Ekoetxeak gidatuta mokozabalaren inguruko audiobisuala ikusi zuten eta hainbat azalpen gehiago entzun ondoren prismatikoak hartu eta parkean barrena itzuli bat egin zuten. Lehen bi egunetan ez zuten zorte handirik izan eguraldiarekin, hirugarren egunean joan zirenek ordea eguzkitan egin zuten ibilbidea eta hegazti ugari ikusi zituzten.
Begiratu argazkiak