Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz







  

Atzealdea

Gabon aurreko festa, alaitasunean eta koloretsu

Atzoko egunez, abenduak 23 izanik, festa handia ospatu genuen Zumaiako Institutuan. Herri kirolak, txorixo bokadiloak eta euskal dantzak izan genituen protagonista urteari agur esan eta oporraldiari hasiera emateko.

Alaitasuna eta kolorea izan ziren nagusi eskolako patioan eta modu atseginean esan genion agur elkarri ikasle eta irakasleok. Urtarrilean indarberrituta itzuliko gara.

Ondo ondo pasa guztiok oporretan eta urte berri on!

Begiratu argazkiak