Atzealdea

Nekane Illarregik agur esango digu.

 

Hogeita hamairu urtetan institutuko Euskara irakaslea izan den Nekane Illarregik agur esango digu ikasturte amaieran, erretiroa hartuko baitu. Hori dela eta gaur egin dugun azken klaustroan omenaldi xume bat egin nahi izan diogu. Irati Arakistain ikasleak egindako bertsoak abestu dizkiogu eta opari txiki bat ere jaso du.

Eskerrikasko Nekane urte guzti hauetan emandakoagatik eta zorterik onena opa dizugu hastera zoazen bizitza berrian!