Atzealdea

Zumalakarregi museotik Batxi 2-ra

 

Pasa den astean egoera berezia bizi izan badugu ere, PCR masiboak eta herritik ez ateratzeko arau berriak, Historiako mintegiak ekintza berezia zuen programatuta egun horietarako.

Zumalakarregi Museoko Eider etorri zen astelehenean 2. batxilergoko ikasleekin XIX. mendeko garaia, karlistadak eta foruak modu desberdinean lantzeko. Museora joan beharrean bertako langilea institutura etorri eta hango materiala ekarrita gelan aurretik landutako gaia sakonago gerturatzeko aukera izan zuten ikasleek.