

Atzo, martxoaren 23an, 4. DBH eta 1. Batxilergoko ikasleek Axut! konpainiaren Amua antzezlana ikusteko aukera izan zuten Zumaiako Aita Mari aretoan.
Horren aurretik, ikasle guzti horiek, Konpainiako kide diren Arantxa Hirigoien eta Manex Fuchs-en eskutik antzerki tailer bat izan zuten ikastetxean bertan. Argazki hauek tailer horietan eginikoak dira.
Emanaldia amaitu bezain pronto, gure ikasleek solasaldia izan zuten parte hartu zuten antzezleekin. Horrez gain, Arantxa Hirigoienek prestatutako txosten pedagogikoa landuko dute ikasleek hainbat saioetan.