Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz







  

Sara Uribe-Etxeberria Atxurraren "Itzalpekoena" olerkia saritua Urruzuno lehiaketan

Sara Uribe-Etxeberria Atxurra Urruzuno 2023 literatur lehiaketan saritu dute, A kategoriako poesia atalean, Itzalpekoena lanari esker.

Ez da Sarak sari hau jasotzen duen aurreneko aldia, iaz ere irabazi baitzuen. Euskarazko literatura sorkuntza-ahaleginean fin dabil eta bere emaitzak jasotzen ari da.

14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako literatur lehiaketa da Urruzuno, eta literatur zaletasuna eta sorkuntza ditu helburu nagusi. Aurtengo epimahaian Mikel Ayllon, Itxaro Borda, Miren Gorrotxategi, Iratxe Retolaza eta Patxi Zubizarreta idazleak aritu dira.

Bejondeizula, Sara!

Hedatzen Lettering eta 3D inpresioa izan ditugu Guraso Elkarteak antolatuta

Hedatze proiektuaren eskaintzaren barnean Guraso Elkarteak asteazkenetan Lettering eta 3D inpresioa antolatu ditu ikasturte honetan. Jarduera arrakastatsuak izan dira eta asko gozatu dute ikasleek.

Zutabe koloretsuak margotu dituzte DBH 1 eta 2ko ikasleek

Hedatzeko pintura tailerrean eskolako zutabeak margotu dituzte DBH 1 eta DBH 2. mailako ikasleek.

Begiratu argazkiak

Euskal Herriko 50 tximeletaren artikuluak Txikipedian

 

Zumaiako Txikipedia tailerrean (DBH2) hainbat gai jorratu ditugu aurten; animaliak, landareak, ibaiak, elikagaiak... Erronka handi bat Euskal Herriko 50 tximeletaren artikuluak egitea izan da eta lortu dugu. ??????

DBH 3ko ikasleak Zumaiako Itzurun hondartzaren garbiketa

 

DBH 3B eta 3D gelako ikasleek Itzurun hondartzaren garbiketan hartu dute parte. Komunitateko Proiektuaren barruan. Hondartzan ikasleei banatu zaizkien zabor-poltsetan hainbat hondakin mota bildu dituzte. Jarduera honi esker, itsasoan hondakinik ez amaitzearen garrantziaz jabetu ahal izan dira.