Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz







  

DBH 4: Kultura zientifikoko ikasleek Eguzki Sistemaren maketak egin dituzte

DBH 4ko Kultura Zientifikoko ikasleek Eguzki Sistema landu dute eta haren maketak egin dituzte. Hemen dituzue egin dituzten maketen argazkiak.

DBH 4: Geoeskolak programan Inpernupe eta Itzuruneko harriak aztertu genituen

Geoparkearen eskutik Geoeskolak programan parte hartu dute DBH 4ko Bio-Geo ikasgaiko ikasleek. Lehenengo Geoparkea zer den ikusteko klase teorikoa izan zuten, ondoren taldeka erronka bana hartu zuten eta landa lana egin zuten (ikusi argazkiak) eta bukatzeko klasean talde bakoitzak bere erronkaren aurkezpena egingo du.

Erronkak honako hauek izan dira: (1) harriak eta mineralak; (2) fosilak eta iknofosilak; (3) ikusmen murriztua dutenentzako audiogida; (4) gizakiaren eragina paisaian.

Urteroko ekintza bada ere oso interesgarria iruditu zaigu, tarte batez geologo sentitzen baikara. Inpernupen eta Itzurunen egon ginen landa lana egiten eta eguraldiak lagundu ez bazigun ere ondo pasa genuen.

Begiratu argazkiak

DBH 3 DC: Gabonetako jostailu bilketa solidarioa

 

Gabonei begira DBH 3 DC-ko ikasleok antolatu dugun jostailu bilketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bilketa abenduaren 12tik 21era egingo da eta institutuko Sagarbide eraikinaren sarreran jostailuak jasotzeko kutxak daude. Beraz etxean gutxi erabiltzen dituzuen jolas, panpin, liburu, dvd eta bestelakoak ekartzera animatu zaitezte.

Bildutako jolasak beharra duten haurren artean banatuko dira haiek ere Olentzeroren bisita izan dezaten.

Mila esker eta animatu parte hartzera.

ZIG - Abenduko Azoka badator!

 

Urtero bezala badator aurten ere Zumaiako Institutuko ZIG Azoka; koadernoak, kutxak, egutegiak, poteak, deborapasak... Ai ama, zer ez daukagu bertan!

Markel, Omara, Alina, Unax, Maitane eta Miren lan eta lan ibili gara hiru hilabete hauetan. Oso polita da dena eta gure eskuez egina.

Zatozte abenduaren 12tik aurrera gure azokara!

DBH 4: Baga, Biga, Higa ikuskizuna

Euskararen Egunaren inguruan urtero etortzen zaizkigu Mikel Markez eta EƱaut Elorrieta "Baga, Biga, Higa" ikuskizuna ematera. Ikuskizun honetan euskal musika hamarkadaz hamarkada jorratzen dute, 60. hamarkadatik hasi eta gaur eguneraino. Musika soportea hartzen dute aitzaki hamarkada bakoitza lantzeko.

Garai desberdinetako abestiak ere interpretatzen dizkigute. DBH 4ko ikasleek gogoz entzun dituzte haien abestiak, abestu ere bai zenbait kasutan.