Bihar, ikasturtearen aurkezpena izango da, goizeko 11:00etan. Garraioari dagokionez oraindik hezkuntza sailak garraio enpresekin ez du akordioa itxi. Beraz ez dakigu noiz izango den (telefonorik ez dute hartzen). Zerbait jakin bezain laster jakinaraziko dugu.
Aurkezpen egunean, tutoreak ikastaldeari ikasturtea aurkeztuko dio, hala nola ikasle-taldea, irakasgaiak, irakasleak, egutegia, ordutegia...
- Sagarbide eraikinean: DBH 2 eta DBH 3ko A, B eta CA taldeak. .
- Aita Mari (eraikin berria): DBH 1
- Aita Mari (eraikin zaharra): DBH 3ko C, D, E eta F taldeak, DBH 4, Batxilergoko 1. eta 2. Mailak eta Goi Mailako Heziketa Zikloa.
Hemen atxikitzen ditugu DBH1 mailako zerrendak. Gainontzeko zerrendak ikastetxeko postara bidali dira (ikasle bakoitzari berea).