
Eider Mugarza Etxabe eta Sara Uribe-Etxeberria Atxurra Urruzuno literatur lehiaketan saritu dituzte. Biek A kategorian lortu dituzte sariak; Mugarzak, prosa atalean, Ohe azpiko munstroa lanarekin eta Uribe-Etxeberriak, poesian, Kaiola beltza lanarekin.
14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako literatur lehiaketa da Urruzuno, eta literatur zaletasuna eta sorkuntza ditu helburu nagusi. 1986an banatu zituen lehen aldiz Urruzuno sariak Hezkuntza Sailak; 37. ediziora iritsi da, beraz, 2021-2022 ikasturtean.
Aurtengo epimahaian Mikel Ayllon, Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Iratxe Retolaza eta Patxi Zubizarreta idazleak aritu dira.
Zorionak bioi!