Martxoaren 8ko pegatina lehiaketa

 

Martxoak 8-rako pegatina lehiaketa egin dugu eskolan eta partehartze handia izan da. Lan benetan txukunak aurkeztu dizkigute eta zaila izan da irabazleak aukeratzea.

Pegatinarik onenaren saria DBH 1. mailako Arhane Iruretagoienak jaso du eta bigarren sarirako Maren Morenoren pegatina izan da aukeratua, DBH 2. mailakoa bera. Arhaneren marrazkiarekin pegatinak atera ditugu eta gaurko egunez paparrean daramagu ikasle eta irakasle guztiok. Zorionak biei eta lan ederrak aurkeztu dizkiguzuen guztioi.

Martxoak 8ko mosaikoak

 

Martxoak 8ko eguna hurbil dugunez ostiralean institutuko ikasleok eta irakasleok mosaikoak egin genituen eskolako patioan.

Begiratu argazkiak

Irakurketa ordua

 

Astean ordubete irakurtzen egoten gara eskolako ikasle eta irakasleak. Astero ordu ezberdina izaten da. Gaur eguraldi bikaina egiten zuenez DBH 2ko ikasle hauek patioan izan dira bakoitza bere liburua irakurtzen.

Begiratu argazkiak

DBH 4: Plastikako lanak

 

DBH 4an Plastika ikasgaian margolan politak egiten ari dira teknika artistiko desberdinak landuz; akuarelak, koloretako arkatzak... Hona hemen Dani irakasleak atera dituen argazki batzuk:.

Begiratu argazkiak

Martxoak 8rako pegatinen bilduma

Martxoak 8aren inguruan egindako pegatina lehiaketara aurkezturiko lanekin egindako bideoa duzue ikusgai. Ea zer iruditzen zaizkizuen gure ikasleen marrazkiak.