DBHko ate irekiak larunbat honetan

Matrikulazio kanpaina Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra izango da aurten.

DBHko ate irekiak izango ditugu otsailaren 1ean, larunbat honetan, goizeko 10:30ean. Etor zaitez gu ezagutzera! 

 

Txorientzako janlekuak jarri ditugu eta janari-bolak egin ditugu DBH 1. mailan

DBH 1. mailako ikasleek janlekuak egin zituzten gabon aurretik eta orain patioan zintzilikatu ditugu. Horretaz gain janari bolak egiten ere ibili gara. Ilusio handiz aritu gara lanean.  

Begiratu argazkiak

DBH 2: Zumaia eta Artea

DBH 2. mailako ikasleak Zumaia eta artea programan ari dira parte hartzen aste honetan. Bertan gure herriko hainbat txoko interesgarri aztertu dituzte, San Pedro eliza eta San Telmo baseliza besteak beste.  

Begiratu argazkiak

Sharararen aldeko janari bilketa

Aste honetan SAHARAren aldeko Euskal Karabana "PIZTU ITXAROPENA" lemapean iritsi da Zumaiara Darahli elkartea eta Zumaiako Institutuko ikasleen eskutik. Karabanaren helburu nagusia herri sahararrarentzat ahalik eta elikagai gehien biltzea eta errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzea da. Bilketa ZHEko eraikuntza guztietan aurreko astean egin da, aste barruan herriko ikastetxeetan eta larunbatean herri mailan BM eta EROSKI supermerkatuetan. Aurten DBH 3. eta Batxi 2.mailako ikasleek eraman dute aurrera bilketa kanpaina hau eta HH, LH, DBH, BATXI eta GMZetako gela guztietan proiektu berezia zabaldu dute.

Atuna, azukrea, pasta, lekaleak eta arrozako 100 kaxatik gora jaso dute eta otsailan errefuxiatu kanpamenduetara irtengo den karabanan bidaliko da. Zumaiako Institutuko Sahara proiektuko arduradunek kanpaina honetan lagundu duten zumaiar guztiei, herriko supermerkatuei eta ZHEko ikasleei esker beroenak eman nahi dizkie.  

Begiratu argazkiak

DBH 3DC: Txorientzako habiak egin dituzte

Txori, hegazti eta izaki bizidun askoren gutxitze handia ari dela gertatzen ikasi dugu. Gizakiak eragindako iraungitze masiboaren aldian gaudela diote horretan adituak.  Gure esku dagoen zerbait egin nahian, eta eskuz tresnekin egin ere, zenbait habi egin ditugu Herri Eskolako eremuan ipintzeko. Ea horrela kumeak egiteko toki egokiak eskeintzen dizkiegun eta ugaritzen errezago duten. Ez gara lehenak horretan. Aranzadi elkartekoak ari dira hainbat tokitan habiak ipintzen, adibidez sagazti eta mahastietan (ikusi https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/videos/detalle/6422125/biobox-aranzadi-utiliza-aves-murcielagos-cuidar-vinas-manzanos/ ). Adibidez hegazti hauentzat: kaskabeltz handia, amilotx urdina, amilotx mottoduna, landa txolarrea, txonta arrunta, tarina, karnaba, baso txinboa, pitxartxar arrunta eta buztangorri iluna.

Ikasi dugu beraien bizileku edo habitaten eta janari edo intsektu galera direla arrazoi nagusiak gure inguruetan, eta nekazaritza eredu industrial intentsiboa eta klima aldaketa beste leku batzutan.

Ea habietan txoriak dabiltzala ikusten dugun. Hona kokapenen koordenatuak, eta ikusteko aukera koordenatuen bilaketa tresnarekin https://www.geo.euskadi.eus/s69-bisorea/eu/x72aGeoeuskadiWAR/index.jsp?lang=eu