batxilergo 2 etiketa duten sarrerak.

Batxi 2. mailako talde argazkiak

 

Koronabirusak talde argazkirik gabe hartu gintuen eta gaur Batxilegoko 2. mailako ikasleen talde argazkiak atera ditugu, selektibitatea prestatzeko klaseetara datozela aprobetxatuz. Maskara jantzita eta maskararik gabe atera ditugu argazkiak.

Begiratu argazkiak

Hasi dira Selektibitate prestatzeko klaseak

 

Batxilergoko 2. mailako ikasleek selektibitatea prestatu ahal izateko klase presentzialak hasi dituzte gaur eta uztailaren 3ra arte luzatuko dira. Beharrezko distantziak mantentzeko ikastetxean ditugu hiru espazio handi prestatu ditugu, Gimnasioa, Aretoa eta Informatika gela.

Maiatzaren 4 eta 22 artean izango da Batxilergoko matrikulazio kanpaina

Honako hauek dira aurrematrikulazioa egiteko zabaldu dituzten epeak:

- On-line egiteko maiatzaren 4-tik 21-era

- Ikastetxean presentziala maiatzaren 11-tik 22-ra

 

Nola egin behar dugu?

Zumaiako Herri Eskolako ikasleei aurtengo tutoreak emango die honen berri hurrengo egunetan

Beste ikastetxe batetik Herri Eskolara etorri nahi duten ikasleek honako pausu hauek bete behar dituzte:

   1) Hezkuntza Sailaren Ikasgunean sartu eta datu pertsonalak bertan idatzi behar dituzte. Klikatu hemen

   2) Aurrematrikula formularioak bete, bertan eskaintzen diren ikasgaiak agertzen dira: 

       Klikatu interesatzen zaizun estekan: batxilergoko 1. maila edo batxilergoko 2. maila

 

Zalantzak:

Zalantzarik izanez gero jar zaitezte gurekin harremanetan.

 

 

Ate irekiak: Bisita birtuala

 

 

Batxilergoko aurrematrikulazio garaian ohikoa izaten dugu ate irekietako eguna. Oraingo egoerak dirauen artean ezingo dugu horrelakorik egin, baina gure eskolaren bisita birtuala prestatu dugu guztiontzat. Klikatu irudian!

 

Egunean Behin Biologia lehiaketa Batxilergo 2 mailan

 

Euskal Herriak Egunean Behin lehiaketan atsedenaldia izan duen bitartean Zumaiako Institutuan Batxilergoko 2. mailako Biologia ikasleok gure lehiaketa propioarekin jarraitu dugu, oporretan ere bai. Aritz (3), Izaro, Paula eta Enara izan dira aste bakoitzeko irabazleak eta sailkapen nagusia oso estu dago, Enara doa une honetan aurrena.