Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz







  

dbh 1 etiketa duten sarrerak.

DBH 1. mailako ikasleak Txingudin

Maiatzaren 11, 12 eta 16an DBH 1. mailako ikasleak Txingudin izan ziren hegaztiak ikusten. Plaiaundi Ekoetxeak gidatuta mokozabalaren inguruko audiobisuala ikusi zuten eta hainbat azalpen gehiago entzun ondoren prismatikoak hartu eta parkean barrena itzuli bat egin zuten. Lehen bi egunetan ez zuten zorte handirik izan eguraldiarekin, hirugarren egunean joan zirenek ordea eguzkitan egin zuten ibilbidea eta hegazti ugari ikusi zituzten.

Begiratu argazkiak

Bizikleta irteerak DBHko maila guztietan

Azken asteetan DBHko maila guztietan bizikleta irteerak egin dituzte. Kirola egiteaz gain paisaia ederrez gozatu dute.

Piztu berpiztu tailerra DBH guztian

Azken hilabeteotan DBHko ikasle guztiekin PIZTU BERPIZTU tailerra burutzen ari gara gorputz hezkuntzako klaseetan. Ikasleek Bihotz-Birika masaia eta Heimlich maniobra ikasi dituzte, larrialdi egoeretan hartu beharreko neurriekin batera.

Begiratu argazkiak

DBH 1: Antología poética 2022-23

Un año más, presentamos una antología poética de alumnos de 1º que recoge solo algunos de los destellos y palabras que han surgido en la planta baja del centro.

Os invitamos a leer nuestra antología poética

DBH 1eko ikasleak Agenda 30 lantzen

 

DBH 1.mailako ikasleek, AGENDA 30eko gaiak oinarri hartuta, zenbait irratsaio eta bertso saio prestatu dituzte Euskara irakasgaian. Bertan KM 0 produktuen edo krisi energetikoaren gaiak jorratu dituzte. Bideoetan dituzue ikusgai gure ikasleek egindako lanak.