
DBH 2. mailako ikasleek Gasteiz hiria eta honen Erdi Aroko historia ezagutzeko aukera izan dute. Gasteiz Nafarroako Erresumako hiri garrantzitsua zen garaira egin dugu salto, ondoren Gaztelako erresumak konkista burutu zuen garaiko aztarnak ere ezagutu ditugu eta hiriak orduztik bizitako beste gertakari garrantzitsu batzuk ere bai. Arte gotikoa bertatik bertara ezagutu dugu Andra Mari katedraleko bisitan eta eguraldi paregabearen laguntzaz hiriaz gozatzeko aukera ere izan dugu.