
Gabonei begira DBH 3 DC-ko ikasleok antolatu dugun jostailu bilketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bilketa abenduaren 12tik 21era egingo da eta institutuko Sagarbide eraikinaren sarreran jostailuak jasotzeko kutxak daude. Beraz etxean gutxi erabiltzen dituzuen jolas, panpin, liburu, dvd eta bestelakoak ekartzera animatu zaitezte.
Bildutako jolasak beharra duten haurren artean banatuko dira haiek ere Olentzeroren bisita izan dezaten.
Mila esker eta animatu parte hartzera.