Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz







  

dbh 4 etiketa duten sarrerak.

Bizikleta irteerak DBHko maila guztietan

Azken asteetan DBHko maila guztietan bizikleta irteerak egin dituzte. Kirola egiteaz gain paisaia ederrez gozatu dute.

Piztu berpiztu tailerra DBH guztian

Azken hilabeteotan DBHko ikasle guztiekin PIZTU BERPIZTU tailerra burutzen ari gara gorputz hezkuntzako klaseetan. Ikasleek Bihotz-Birika masaia eta Heimlich maniobra ikasi dituzte, larrialdi egoeretan hartu beharreko neurriekin batera.

Begiratu argazkiak

DBH 4koak grabatuak egiten

 

DBHko 4. mailako ikasleek grabatu lan hauek egin dituzte plastika ikasgaian. Hortarako serigrafia eta linoleo teknikak erabili dituzte.

Begiratu argazkiak

Ihauterietako festa

Aurreko ostiralean ihauteriak ospatu genituen institutuan. Giro polita sortu zen frontoian. Gela bakoitzak landutako koreografiak eskeini zizkigun eta adituen epaimahaiak bakoitzari balorazioa eman zion.

Begiratu argazkiak

DBH 4: Kultura zientifikoko ikasleek Eguzki Sistemaren maketak egin dituzte

DBH 4ko Kultura Zientifikoko ikasleek Eguzki Sistema landu dute eta haren maketak egin dituzte. Hemen dituzue egin dituzten maketen argazkiak.