Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz







  

dbh4 etiketa duten sarrerak.

DBH 4. mailakoek Soziolinguistika saioak

Bigarren urtez jarraian DBH 4. mailako ikasleek soziolinguistika saioak eduki dituzte. Zumaiako Udalaren laguntzarekin 3 astez EMUNetik etorri zaizkigun adituekin soziolinguistika landu dute 4. mailako zazpi gelek.

Datu orokorrak ikusi, Zumaiako egoeraz jabetu eta hausnarketara bideratu nahi izan ditugu gazteak.

DBH 4: DJ ikastaroa "Digitalizazio"ko ikasleentzat

DBH4 mailako Digitalizazio ikasgaiko ikasleek DJ izaten probatu zuten Dantz Academy-ko Lagant DJ-aren eskutik.

Begiratu argazkiak

"Gabonetako bazkaria" DBH 4.ko plastikan

Gabonetako bazkaria erakusten duen kutxa bat egin digute DBH 4. mailako ikasleek plastikan.

Kutxa muntatu aurreko argazkia duzue hau. Argazki honetan klik eginda azken emaitzaren bideoa ikusiko duzue.

DBH 4ko ikasleak Geoeskola programan

DBH 4. mailako ikasleak Algorri zentroan egon dira aste honetan. Geoeskola programan hartu dugu parte eta geologo lanetan aritu dira ikasleak laginak hartzen eta hainbat ikerketa lanetan. Nahiz eta eguraldia ez dugun lagun izan bikain aritu dira.

Begiratu argazkiak

DBH 4: Ibon Oregiren hitzaldia

Gure eskolako irakaslea izan zen Ibon Oregik DBH 4. mailako ikasleei "Bizitzaren baloreak, aparretan bizi" hitzaldia eman die.

Urriaren 20an eta 31n eman ditu hitzaldiak eta bi daten artean Espainiako parasurfing txapelduna izan da dagokion kategorian. Zorionak beraz Ibon, eta eskerrikasko gurera itzultzeagatik, beti da plazerra zurekin egotea.

Begiratu argazkiak