Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz







  

gmz 1 etiketa duten sarrerak.

GOI MAILAKO ZIKLOA Aurrematrikula

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Zumaiako hezkuntza komunitatea osatzen dugunok, Mugimendu Feministako eta Emakumeon Etxeko kideek, zein udal ordezkariek Azaroak 25 egunari begirako egitaraua aurkeztu dugu. Era berean, hezkidetzaren garrantziaz aritu gara ekitaldian, eta 2016. urtean osatutako Foroaren berri ere eman dugu.

Tratu ona guztiona!

Goi mailako zikloan ATE IREKIAK

 

Goi Mailako Administrazio eta Finantza Zikloen Ate Irekiak ditugu aste honetan, maiatzaren 11 eta 14 artean, honako ordutegiarekin:

* Maiatzak 11 eta 13an 9:00-14:00 eta 16:15-19:00

* Maiatzak 12 eta 14an: 9:00-14:00

Beste egun batean nahiago izanez gero, eskolako telefonora deitu eta eguna hartu Zikloko irakasle batekin hitz eginda. Telefonoa: 943 89 92 53

HD kamerak ikasgela guztietan

Covid 19-a dela eta, askotan etxean konfinatuak ditugun ikasleei erantzun egokia emateko helburuarekin, ikastetxeak egin duen azken inbertsioa duzue hemen. Gela guztietako sabaietan HD kamerak instalatu ditugu. Orain, etxean daudenek streaming bidez gelako azalpenak zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.

Asko ziren arbeleko azalpenak kalitatez entzun eta ikustea ezinbestetzat jotzen zuten ikasleak. Hauei erantzun egokia eman nahian, hamaika froga eta aurrekontu egin ondoren, azkenik hemen ditugu HD kamerak.

Batxilergo eta Zikloetako ikasleen ZERRENDAK

 

Azpiko esteka honetan Batxilergoan eta Zikloetan ditugun ikasleen zerrendak dituzue gelaka.

Klikatu hemen