Kalitatea
2005eko otsailaren 15ean, Gasteizko Europa Jauregian, Zumaiako Institutuak KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAn lortu duen egiaztapen-aitorpena jaso zuen Juan Jose Ibarretxe Lehendakari jaunaren eta Anjeles Iztueta Hezkuntza Sailburu anderearen eskutik. Sistema horren bitartez, irakas-ikasketa prozesuak sistematizatu, autokontrolak bermatu eta etengabeko hobekuntza ahalbideratzen dira. | |
Kalitate kudeatzeko sistemaren helburuak
Baldintzak "Kalitatea Kudeatzeko Sistema" proiektuak era sistematikoan esku hartzeko esparru bat eskaini nahi du, ikastetxe bateko hezkuntza-jardueraren eremu nagusiak hobetzeko. Baldintzek ondorengo esparruak jorratu nahi dituzte: plangintza, irakaskuntza-ikaskuntza, ezadostasunen kudeaketa eta agirien kontrola. Baldintzek aipatutako hezkuntza-jardueren kudeaketari lotutako zehaztapen eta eskakizunak zehazten dituzte, hezkuntza-jarduera horiek ikastetxeen kalitatea kudeatzeko sistemaren gutxienezko kalitatea bermatzeko nabarmentzat jotzen baldin badira. Sistemaren baldintzak: 1. Zuzendaritzaren ardurak.2. Irakas-plangintzaren prozesua. 3. Irakatsi eta ikasteko prozesua. 3.1. Harrera-azpiprozesua. 3.2. Programazio-azpiprozesua. 3.3. Gelako jardueren azpiprozesua. 3.4. Ebaluazio-azpiprozesua. 3.5. Tutoretza-azpiprozesua. 3.6.Txukun programa. 4. Ezadostasunak kudeatzeko prozesua. 5. Agiriak kudeatu eta kontrolatzeko prozesua. 6. Ebaluazio eta barne auditoretzen prozesua. |