Zer da guraso elkartea?

Zer da guraso elkartea?

Eskolako familien partaidetza organo nagusia da. Funtzio garrantzitsua betetzen du eskolan. Familien parte-hartzea garrantzitsua da hezkuntza bateratu bat eraman ahal izateko.

Zer egiten dugu?

Familiak bazkide izatea garrantzitsua da eta horregatik familia bakoitzak kuota bat ordaintzen du urtero. Eskolak dituen betebeharretan laguntzen dugu: 3 eta 4. DBHko testu liburuen poltsa antolatzen, zenbait ekintza diruz laguntzen ditugu, beste ekintza batzuk antolatzen laguntzen dugu... Guraso eskola ere antolatzen dugu.

Batzordekideok eskolako lan-talde desberdinetan hartzen dugu parte:

  • OOG-Eskola Kontseiluan
  • Hauspoa proiektuan
  • Ikasturte bukaerako bidaian
  • ...

Herriko ekintzetan parte hartzen dugu eta herriko beste elkarteekin eta Udalarekin elkartzen gara: esate baterako jaietan, Gabonetan, hainbat kultur ekintzatan... Kalitatezko hezkuntzaren aldeko ekintzetan ere izaten gara eta Baikararekin (Gipuzkoako Guraso Elkarteen Federazioa) koordinatzen gara.

Zeintzun dira gure helburuak?

  • Eskolan gure elkartearen presentzia eta inplikazioa bermatzea.
  • Bizikidetza sustatzea.
  • Gurasoen arteko komunikazioa lantzea: honetarako ikastetxeko web orrialdea eta posta elektronikoa erabiltzen ditugu.

Nola funtzionatzen dugu?

Batzorde barnean urtero kideen kopuru bat urtero aldatzen da, baina batzordekideen egonaldia gutxienez 2 urtekoa izaten da. Ikasturtean zehar batzordea hainbatetan biltzen da eta bertan ateratzen diren gaiak lantzeko ikastetxeko zuzendaritzarekin elkartzen da. Urtean behin Batzar Orokorra egiten da eskolan, familia guztientzako irekia da eta oso garrantzitsua da guztion presentzia, gaiei, diru kontuei eta eskolako programei buruz hitz egiten baita eta zenbait gaietan erabakiak hartzeko unea horixe delako.

Guraso Elkarte barruan talde desberdinak antolatzen dira egin beharreko lana banatzeko: Baikara, Hauspoa, Organo Gorena, Bidaia, Liburu poltsa, Koordinazio taldea,…

Zuzendaritza Batzordearean organigrama:

  • Lehendakaria
  • Idazkaria
  • Idazkari ordea
  • Diruzaina
  • Hauetaz aparte bokalak daude: 6 eta 20 artean.

Harremanetan jartzeko:

GURASO ELKARTEA

gurasoelkarteazhe@gmail.com

LIBURU POLTSA

liburuak.telmodeunge@gmail.com

Batxilergoaren ondoren, zer?

 

 

 

2ONGIZATE eta GOLDEN 5

Zumaiako Herri Eskola bi proiektu berritan murgildu da, ideia argi batzuen inguruan: pertsona guztien balio positiboak indartzea, inor ez diskriminatzea edo azpiratzea, eta genero berdintasuna, elkarlana, partaidetza eta aniztasuna errespetatzea.

GOLDEN5

GOLDEN5 proiektuak hainbat tresna emango dizkigu eskolan giro egokia eta erlazio osasuntsuak egoteko.

 

 

GOLDEN5 proiektuari buruzko informazio gehiago HEMEN

 

 

2ONGIZATE

 

2ONGIZATE proiektuan ZHE osoko hezkuntza-komunitatea, Zarauzko Berritzegunea eta Euskal Herriko Unibertsitateko lantalde bat ariko gara elkarlanean, hobekuntza eta berrikuntza jarduerak garatuz, beti ere psikologia positiboaren ikuspuntutik.

 

 

2ONGIZATE proiektuari buruzko informazio gehiago HEMEN

 

DBH amaitu ondoren, zer?

 

LOMCEren eragina unibertsitateari begira

 

 

  * DBH 4.  maila bukatu dutenentzat, hemen EHU sarbiderako arau berriak:

 


    ------ EHUko ONARTZE-PROZESUA (euskaraz oraingoz ez dute bidali...)

 

    ------ ARTE, GIZA ZIENTZIAK, ZIENTZIAK eta OSASUNA
    ------ GIZA ZIENTZIAK eta ZUZENBIDEA
    ------ INJENIERITZAK eta ARKITEKTURA

 

    ------ GRADUZ-GRADU (euskaraz oraingoz ez dute bidali...)

 


Guraso elkartea

Telmo Deun guraso elkartearen txoko hau martxan jartzen ari gara. Gurekin kontaktuan jartzeko, bidali mezu bat helbide honetara: gurasoelkarteazhe@gmail.com. Zuen partaidetza asko eskertuko dugu!


Iradokizunak
Ikastetxeko zuzendaritzari edozein iradokizun egin nahi badiozu, bidali mezu bat helbide honetara: zuzendaritza@zumaiabhi.eus
Milesker!




Eskuliburua euskaraz
Eskuliburua gazteleraz